|
Durangerrian ibiliz, Goiuritik gora abiatuta Gallanda deritzon mendira igoko gara, oso goian ez baita, gero Lasiar aldera joaz Jandolamendira iritsi ahal izaiteko. Oiz mendi ospetsua bezain “errotatsua” ondoan dugu, Anbotoren gailurreriari buruz-buru. Ekiluzen behera Garai herrira goaz. Hau bai herri polita! “Garaian nago herria gordeago” ei dio bere ikurritzak eta egia! Garaiko elizan etxe bakoitzak bere lekua du, ohitura zaharrari lotuta. Arria dorretxea hurbil dugu.
|
|
|