XXX Laudio Ibarra Ibilbidea |Niregoikogane | Parte Hartu | Harremanetan | es

Hasiera
Irteerak
Ibilbideak
Martxak
Aldizkaria
Argazkiak
Aterpetxea
Informazioa
Telefonoak
Koutak
Berriak
Artikuloak
Estekak

ESKOLA KIROLA GR-1
24/01/2010 | 8:30 h. | Iraupena: Egun erdia


Eguna: 2010/01/24 igandea
Irtetordua: 8:30 (Laudioko Institutu au-rreko autobus-geltokian. Aretan.)
Iraunaldia: egun erdia. (Itzu-lera:14:00ak aldean)
Ibilbidea: Kanpezuko Santa Kurutze – Amtoņana (7 km).

GR-1-BH ARABAKO IBILBIDEA
GR-1-BH Penintsulako iparraldean ze-har Ampuriastik Finisterrera doa. Catalunya, Aragoi, Euskal Herria, Errioxa, Gaztela-Leon, Kantabria, Asturias eta Galizan barrena doa. Arabako bidea, zati honetan hasiko duguna, antzinean garrantzi handiko ziren baserri nahiz hiribildu batzuk ezagutuko ditugu. Garrantzia sale-rosi-bide zein erromes-bide zirenak babesteko edo jagoteko leku ironean, estrategikoan, egoteak eman zien. Ibiliko garen alderdi honetako hain-bat gaztelu, hiribilduen harresi, monasterio, dorre-etxe eta antzekoren aurriek, aztarrenek edo hondakinek halako garrantzia gogoratuko digute.
GR-1-BH izadiaren aldetik ere zudu edo interes ikusgarria du. Bide zaha-rrak leku ederretan gaindi doaz.
KANPEZUKO SANTA KURUTZE
Kanpezuko Santa Kurutze XII. mendean Nafarroako Erreterriaren arma-leku garrantzitsua zen. Gaur-egun Kanpezu eskualdeko hiriburua da. Ega ibaiaren uhaldean dago, bide zahar batzuen bidegurutzean: Ibaiuda ibaiarekin Trebiņutik Lizarrara zihoana, eta Ega eta Inglares ibaiekin zihoazenak.
PIEROLAKO KOMENTUA
Hiritik 3 km.-tara edo, Pierolako komentua dugu. Dorre-etxe bat egon zen. XV.ean lekua frantziskotarrei eman zieten eta orubean Pierolako Andere Mariaren komentua eraiki zu-ten. Egun, aurriak, lau horma nagu-siak alegia, eta elizako kanpandorrea baino ez dago zutik.



Altuera:
Lurraldea: ARABA
Sierra: KANPEZU
Egitamuak: IGN
Aktibitatea: GR 1 - KANPEZU
Egitamua ikusi Perfil Lagun bati bidali Imprimir

GOIKOGANE Mendi Taldea Araba Kalea e/s - Laudio - EuskalHerria


HasieraIrteerakMartxakIbilbideakAldizkariaAterpetxea | | ArgazkiakInformazioaTelefonoakKoutakBerriakArtikuloakEstekak
Š 2010 GOIKOGANE Mendi Taldea | Diseinua, imaginak eta programaketa