|
Arabako “lautada” deritzon ordoki edo naba horretan Araia herri handixkoa dugu, beronen gainean Umándía izeneko mendia gure helburu. Mila metrotik gora -ordokia berez nahiko goian baitago- eta laster Albeizen gagoz. Ondoan Atxipi izeneko arroa. Hau Altzania da, Gipuzko-Arabar lurraldea. Ibilasi eta berehala Leze deritzon haitzulo ikaragarria alde bat utziko dugu. Jaitsiera Atábarratè delako lepoan zehar egingo dugu, Lurgorritik aitzina, Araiara iristeko.
|
|
|