|
Kantabriaren erdian, Saja-Besaya parke ezin ederragoan ibiliko gara, Iguña haraneko Molledorean hasita, Barcena Mayorreraino joateko, berau polita baino politagoa duguna. Ibilaldi osoa larre naro, harizti eta pagadi itzaltsu eta Saja-Argoza ibaien uhaldeetan zehar egingo dugu. Bazter leku edo “basaburu” landatsu hau erromatarrek berek ongi ezagutzen ei zuten, bertatik Blendiosko harbidea edo galtzada bazihoan, joan, egun Gaztela delako horrekin bat egite aldera.
|
|
|