|
Zuberoa eta Biarno artean, Berorize edo Montori herri ttipiaren gainean Hargibel mendi malkarra bezain igogaitza dugu, berriz ere, helmuga. Gibeletik joko dugu, ostera, eta Tabai herrixka irtengu dugularik jo ere. Itzultzeko Lafatiga, Urdutxet eta Katxuberru lekuetatik aitzina Sahores bidegurutzera iritsiko gara, bertatik nahi duena Beguz mendira igan daiteke eta bestea Berorize-Montorirat bürüz joan, gero beronetan orok bil gaitezen.
|
|
|