|
Llagu de la Ercina-rean sierra del Toyura igoko gara, haitzez haitz, eta Jou de los Porros delakoan zehar “Vega de la Aliseda”-ra hurreratuko gara, La Verdilluenga mendira baino lehen. Cain herriaren gainean dagoen Vega del Ario-n zehar jaisten hasiko gara, El Jito lepoan gaindi ibilita, Las Abedulas izeneko lekurantz. Gero Jou de Beduyal eta El Brazu lekuetan zehar “llagu”-ra itzuliko gara.
Hau guzti hau, noski, Asturiesko mendialde eder-gogorrean, beti “vaque” -z inguraturik.
|
|
|