|
Urteroko igoera aurten Elorriotik Arrazolara bitartean egingo dugu. Besaiden betiko elkarraldira iritsi baino lehen Memaia delako mendia zapalduko dugu, Besaide bera baino garaiago; luzea da bidea Katategitik Kiņarruirantz eta Lamunarrietan zehar tontorrera heltzeko. Jaistean Memaia aurrean dugula, Arrazola ibaiaren ondoan dagoen Makatzeta etxe eder bezain apainera joango gara. Besaidek euskal hiru lurralde lotzen ditu. Ez dugu ahaztuko hildako mendizeleen oroiteguna dela.
|
|
|