|
Ezkaba mendia ospe -txar- handiko mendia dugu, berez handia ez den arren. Hor bertan gure anai-arteko gudu zital odoltsuko gertaera latz-lazgarri bat baino gehiago jazo izan zen. Gaztelu edo gotorleku zen horretan ziega ikaragarriak eraikita, ehunka gizon atxilo eta lotu zituzten, abere antzean, hilarazi arte. Ihesa amets, eta behin zirrikitua kausiturik, ihes egiten saiatu ziren ia guzti-guztiak harrapatu eta sarraskitu zituzten, bertan lur jota betiko hilik.
|
|
|