|
ARABAKO MENDIZALE FEDERAZIOren
ORIENTAZIO IBILALDIA
ARAUTEGIA
- Ibiladiaren antolakuntza GOIKOGANE Mendi Taldearen esku dago.
- 2010ko maiatzaren 30an, Murua - Zigoitia (Araban) egingo da, irteera 8:30etatik 9:30ak arte izango delarik.
- Dema taldeka burutuko da eta berauek Federazioaren aurtengo Lizentzia izan behar duten 1, 2 zein 3 ibiltarik osotuak izango dira.
- Ibilaldiek 2tik 4 ordu arteko iraupena izango dute.
- Irteerako kontrolean ibilbidearen mapa, orri bat aukeraturiko ibilbidearen kontrol bakoitzari dagozkion koordenadekin, kontrol txartela eta ibilaldiaren arautegia emango dira.
- Maparen eskala 1:15.000koa izango da.
- Iriste kontrola 14:00etan itxiko da, ordu honen ondoren helduko litzatekeen zein kontrolen batetik igaroko ez litzatekeen taldea deskalifikatua izango delarik.
- Antolakuntzak, eskatuko duten parte-hartzaile guztiei languntza emango die.
- Irteera izan emate ordenaren arabera eta Antolakuntza Batzordeak egoki erizten dien txandatan egingo da.
- Honako Arautegi honetan aurreikusirik ez den edonolako arazoa Antolakuntza Batzordeak ebatziko du, eta ez ditu bere gain hartuko ibilaldiarekin zerikusirik ez dutenak.
- Behin ibilaldia amaituta, bazkari bat egongo da. Jatera etorriko denak aurretik jakinarazi beharko du. Bazkarian geratzeko izen emate epea apirilaren 25an itxiko da.
- Izena maiatzaren (orril) 3etik 25ra maiatzatik bitartean eta bakarka eman behar da. Ez da bat ere onartuko egun horretaz gero, ez proba-egunean bertan.
- Izen-emateko beharkizunak:
- Izen-abizenak
- Herria
- Federazio-lizentziaren zenbakia / Tfnoa., E_mail
- Mendizale-taldea
Izen-ematea Goikogane Mendi Taldean, Araba kaleko 2an -solairuartea-, 01400 Laudion astearte-ostiraletan (19:00etatik 21:00etara bitartean); edo bestela FAXen bidez ( 944 038 568) nahiz Internetan bidez (www.goikogane.com) jakinkizun guztiak igorriz.
Gehiago jakiteko 946725021 telefonoz edo web-orrian.
|
|
|