Migoikogane | Registrarse | Contacto | eu

Inicio
Excursiones
Travesias
Marchas
Revista
Galería
El Refugio
Información
Teléfonos
Cuotas
Noticias
Articulos
Enlaces

Listado de Travesías


  • Andagoia-MARINDA-ARANGATXA-Andagoia
    (ARABA) (GIBIJO) Ver mapa
    Gibillo (Gibixo?) mendi-multzoa Araba da, Nerbioi ibaia sortzen den zertan edo "zona" horretan zabaltzen da, hegoaldean Arkamu babes-lerroa duela. Kuartango eta Ukabustaitz aldean mendi apalak dira, bata Marinda bere bakarrean tini zorrotz baten irudikoa, bestea Arangatxa, eta bien artean Labazar, mila metrora iristen ez direnak guztiak. Hor mendien arteko zoko batean ostendurik bezala hainbat herrixka: Basabe, Luna, Gillarte, Ondokolanda, Arriano, Urbina...ibilalditto edo ostera bat egiteko eskualde erosoa.
  • La Quadra-CONGEDA-GANEKOGORTA-GALLARRAGA-La Quadra
    (BIZKAIA) (GANEKOGORTA) Ver mapa
    Guretzat Ganekogorta “etxeko” mendia da, Laudiok hor lur-gune apurrik ere ez badu ere, baina oraingo honetan beste aldetik igo behar dugu, Alontsotegitik hain zuzen, inoiz Barakaldoko auzo baina beti herri bere-berea izan den horretatik Gongedan zehar Galárraga deritzon gailurreraino joateko, eta gero atzera lehengo lekura. Ganekogorta mendia “bozinero” izan zen, hots, garai zaharretan Gernikako Batzarretara joateko deia , adar-hotsez eta suaz, egiten zirenetako gain bat, besteak: Kolitza, Sollube, Oiz eta Gorbeia.
  • Muskiz-MONTAÑO-PUNTA LUCERO-SERANTES-Muskiz
    (BIZKAIA) (MUSKIZ) Ver mapa
    Serantes mendia itsas-behatoki bat dela esan behar genuke, itsasoari begira dago; hau ikusita aspaldian kainoi-toki bilakatu zuten, gotorleku... gudarako gerturik beti... etsaiak itsasotik etorriko zirelakoan, nonbait. Bizkaiko Muskiz – Nafarroan beste Muskiz ttiki bat dago – lantegi handi batengatik dugu gaur-egun ezagun, baina antzinatean ere hor zegoen: burdina Somorrostroko mendietarean erauzi eta erauzi jarduten zutenean, itsasorantz gurdietan eroan eta eroan, haiek lanak, haiek lan-garai latzak!
  • Ordunte-MAZA DE PANDO-BALGERRI-Ordunte
    (BIZKAIA) (ORDUNTE) Ver mapa
    Ordunteko mendilerroak Euskadi eta Espainia mugatzen ditu, batean Bizkaiko Enkarterria, bestean Burgosko Mena harana; beronetan Ordunte, urtegiagatik izen ezaguna, eta hegiz hegi Balgerri eta Maza de Pando mendien tontor, gailur, tini, kukullu edo gainak. Lurralde hau bazter xamartua badago ere, garai zaharretan oso iragokorra zen, hara-hona lagun ibiltari askoren iraganguak edo iragobideak hauek guztiok, Gaztelatik itsasorako atea hortxe Balmasedan, Lamuzako zubian, eta kaia Bilbon.
  • Urduña-ARANDO-TXARLALO-Urduña
    (BIZKAIA) (GOROBEL) Ver mapa
    Gu bi mendialde maiteren artean bizi garela esatea ez litzateke batere okerra izanen, alde batean Gorbeia eta bestean Gorobel ditugula. Oraingo honetan Urduñako hirirean gora ibilasiko gara, Arando (Monte Santiago) delakora, gero Txarlazoraino ibilaldi leun, ia guztiz ordo bat ,“lau-lau” eginez ibilaldi polita bat osatzeko, beti Arrastaria harana (Aloria, Artomaña, Delika, Tertanga) gure barrenean, Bizkaiko hiri bakarra den Urduña ororen artean gailen.
  • Zaldiaran-ARRIETA-BUSTO-Zaldiaran
    (ARABA) (GASTEIZ) Ver mapa
    Trebiñu Araba da, eta honen gainean Zaldiaran mendia, eta Gasteizko Mendiak esaten dioten lerro berean Bustuko gaina; batetik bestera bitartean Arrieta mendia, Arrieta herriaren gainean, Doroñu ere horren barrenean, Bustu herria ere urrun ez. Alde batetik Arabako “lautada” edo ordokia bere zabalean, Gasteiz hiriburu “berdea” erdi-erdian; beste aldetik Trebiñuko bi udalerriak :Trebiñu eta Argantzun, anakronismo antidemokratiko baten erruz Euskaditik erauzita.


Imprimir


InicioExcursionesMarchasTravesiasRevistaEl Refugio | | GaleríaInformaciónTeléfonosCuotasNoticiasArticulosEnlaces
© 2010 GOIKOGANE Mendi Taldea | Diseño, grafismo y programación