|
MENDIKO TRESNAK ERABILTZEKO ETA ALOKATZEKO
ARAUAK
1- Materiala edo tresneria bazkideek, ez bestek, erabil
dezakete eta eskatu duenak baino ezin dezake erabil; beste
inori ematea edo uztea guztiz debekatua dago.
2- Tresnak jasotzeko, Taldekide-txartela eta urteko ordain-agiria
aurkeztu behar ditu, ezinbestez.
3- Tresnak erabiltzeko lehentasunak honako hauek dirateke.
a) Taldeak berak eratutako ibilaldiak.
b) Taldeak eratutako ikastaroak.
c) Ibilaldi,kanpaldi, ikastaro eta egintza federatuetako
esku-hartzaileak.
d) Goi Mendirako espedizioak.
e) Bazkideen beren jarduerak.
4- Bazkide bakoitzak beretzako, ez besterentzako, tresnak
baino ezin aloka ditzake, eta haietazko erantzunkizuna berea
izango du.
5- Tresnak alokatzea, jasotzea eta itzultzea astearte-ostiraletan
egin behar da, Taldearen elkartokian -Ruperto Urkijo 5-,
zabalik dagoen orduetan.
6- Eskatu orduan, erabiltzeko egunak jakinarazteaz gain,
dagokiona ordainduko du.
7- Tresnoz jabetzean, eskatzaile-erabiltzaileak aztertu
behar ditu eta okerrik egonez gero Taldeko Arduradunari
ohartarazi behar dio, zeren, bestela itzultzean bera erantzule
izanen baita.
Galdu edo hondaturiko tresnak, oharteman eta kontuan hartu
ondoren, erabiltzaileak bere kabuz berkonpondu behar izango
ditu.
8- Tresnak itzultzeko eguna, erabil eta amaitu ondoko asteartea
edo ostirala izanen da. Hau bete ezean, erabiltzaileak itzuli
arteko egunak ordainduko ditu, erabili izan balitu bezala.
9- Sokak, Taldeak berak eratutako ibilaldietan soilik eta
Zuzendaritzak egokietsiz gero besteetan erabil daitezke;
mendian erabiltzen ikasteko ere erabil daitezke, Zuzendaritzaren
zainpean.
10- Honako arauok ez betetzeak zehatua edo zigortua izatea
dakarke, eta honetarako Zuzendaritza Batzak, Arautegiko
legez, gertaturikoa ikertuko du.
11- Arauotan ez dagoena Zuzendaritza Batzak erabakiko du.
OHARRAK.
Goikogane M.T-ak., kirol taldea den aldetik, ez du erantzukizunik
izango tresnak erabilketan jazo edo gerta litekeen ezein
ezbehar edo istriputan, ez eta bere Zuzendaritza Batzak
ere.
ATERPETXEA ERABILTZEKO ARAUAK
1.- ERABILERA
1.1.- Aterpetxea bazkide guztiek erabil dezakete, urteko
ordaina kitaturik.
1.2.- Erabiltzeko eskaera elkartokian egin behar zaio, astearte-ostiraletan,
arduradunari, bazkide-txartela aurkeztuta.
1.3.- Eskaera egitean dagokiona ordainduko da eta honen
baieztagiri bat jasoko. Aldi berean , bazkideari aterpetxean
betetzeko txostengai bat emango zaio eta harako giltz bat
ere bai, hau ez balego dadukanaren edo aterpetxean dagoen
beste bazkide baten izena jakinaraziko zaio.
1.4.- Edozein bazkidek, beharreko baimenik gabe erabiliko
edota lagunik eroango balu, dagozkion ordainak beteko ditu
% 50a gehiturik eta egitada kontuan hartua izanen da legozkiokeen
zehapenak ebazteko.
1.5.- Erabil-baimenak berekin aterpetxearen gaineko erantzukizunen
onartzea dakar, dagokien atalean zehaztuko direnak.
1.6.- Aterpetxea mendizaletasuna goza eta bizitzeko erabiliko
da, batik bat , haren egikera guztietan.
2.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK
2.1.- Erabiltzaile denak aterpetxea egoera on-onean aurkitzeko
eskubidea du.
2.2.- Orokorrak diren zerbitzu guztiak erabiltzeko eskua
du.
2.3.- Gaueko 11etan ezarritako isil-ordua errespetatzekoa.
3.- BEHARKIZUNAK
3.1.- Aterpetxean sartutakoan sarrera-agiriari dagokion
atala betetzea, honetan eskatzen diren datu guztien berri
emanez, eta bertan okerrik aurkituz gero aditzera ematea.
Etxetik alde egiterakoan irteerari dagokion atala betetzea.
3.2.- Leku eta tresnen garbiketa. Zerbitzuetarako papera,
zabor-poltsak eta garbigarriak (xaboia, ehea, zapiak, etab.)
erabiltzea beharrezkoa da.
3.3.- Erretako beste egur ekartzea.
3.4.- Ekoiztutako zaborrak-eta menditik beheratu ondoan
kalean dagozkien tokian uztea.
3.5.- Zuhaitzik moztea debekatua.
3.6.- Ez aldatzea altzaririk, burusirik, lastairarik etab.
aterpetxeko lekuz leku, ez erabiltzea gas-argiontzirik ez
kandelarik logeletan.
Etxean dauden tresna eta erabilgai guztiak dagozkien lekuan
utzi behar dira, ibiliz gero.
3.7.- Barruan inolako abererik ez sartzea; erabat debekaturik
dago su-iskilo edo armarekin sartzea.
3.8.- Isil-ordua, gaueko 11etan, errespetatzea, aterpe dagozen
guztiek batera bestelakorik erabaki ezik.
3.9.- Egote-agiria, behar bezala bete eta izenpeturik, eskura
ematearekin batera giltza elkartokira itzuli behar da. Agirian,
bai aurkitu bai gertatu ote zitekeen edozein oker jakinarazi
behar da.
3.10.- Jaikitzeko ordua 9etan ezarri da baina goizagotu
egin daiteke txango joate aldera gainontzeko mendizaleei
nahiezik eragin gabe, egun argiz logeletan egotea debekatua
delarik.
3.11.- Sukal-tresnak erabiltzen diren guztian ikuzi beharra
dago, eta bai afaritarakoak bai gosaritarakoak ikuzteke
lotara nahiz txangora joatea erabat debekaturik ere dago.
3.12.- Argi- zein ur-instalazioak aldatzea edo besteratzea
erabat debekaturik dago, bai eta etxe barruan jolastea ere
, era berean debekaturik logeletan jatea, erretzea edota
janari, motxila zein oinetakorik uztea.
3.13.- Aretoan ez da egon behar jantzirik, motxilarik, oinetakorik
eta janari nahiz jatondarrik , beti dagokion erabilerarako
moduan egon behar baitu. Sukaldean, berriz, tresna garbiak
baino ez da egon behar eta janaria , bai erregosietakoa
bai bildutako hondakinak.
3.14.- Alde egitean aterpetxea garbi geratu behar da eta
janariz edota ontziz hutsik , leiho zein leiho-estalki guztiak
itxita.
3.15.- Giltza elkartokian eman behar da erabili eta berehalako
egunetako baten, astearte-ostiraletan.
3.16 Goiko atal hau bete ezean, gehiagoko egunak erabiliak
izan baziren bezala ordaindu beharko dira.
4.- ZEHAPENAK
4.1.- Goiko arauok ez betetzeak zehatua izatekoa dakarke
, hala gertaeraren larritasunagatik nola behin baino gehiagotan
gertatzeagatik.
4.2.- Zehapen-mota, indarrean dagoen araudiaren arabera
(7. artikulua), aterpetxea erabiltzeko eskubidea galtzetik
elkartekide izateari utzaraztera joan daiteke.
4.3.- Goikogane M. T-k., aterpetxea erabiltzeko laka edo
ordaina atxiki lezake, zati nahiz oso, eskaeran onarturiko
arauak , gutiz edo guztiz, bete ez balitez eta ez erabiltzeaz
gainontzeko erabiltzaileei kalte eginez gero.
5.- ATERPETXEKO AGINTEDUNA
5.1.- Aterpetxeko agintedun nagusia bertan den Zuzendaritza
Batzako edozein kide da.
5.2.- Zuzendaritza Batzako inor ez bada, bertan diren erabiltzaile
eta bazkide guztiak dirateke arduradun erantzule.
5.3.- Erantzukizun edo ardura izateak ez du haizu agintekeria
eta honelakorik gerta baledi Zuzendaritza Batzara hel eginez
jo liteke.
5.4.- Bazkideen Biltzarrak -beti burujabe- Ohiko Batzar
Nagusian guztizko ahalbidea eman zion Zuzendaritza Batzari
aterpetxea hobeto kudeatu ahal izateko arauok ezar ditzan.
5.5 .Arauotan ez dagoena Zuzendaritza Batzak ebatziko du,
estatutuei men eginez.
ELKARTEAREN TALDE-IRTEERETARAKO ARAUTEGIA
Irteeretarako izenematea elkartearen egoitzan egingo dira
buruz buru astearte zein ostiraletan 19:00ak eta 21:00ak
bitartean, edota erantzungailuaren bidez 94 672 50 21 telefonora
deituz, beti ere programaturiko irteeraren aurreko ostiralaren
19:30ak baino lehen.
Ostatua kontratatzea zein plaza gordetzeko ordainketa aurreratzea,
e.a. behar duten irteera bereziak kasu bakoitzean jakinaraziko
diren izenemate arauen bidez zuzenduko dira eta ekintza
burutzeko gainontzekoan honako arautegi hau berau aplikatuko
da.
Izenemateak, honakoa arautegi hau onartzea eta finkatzen
den irteerarako kuota ordaindu behar izatea suposatzen ditu.
Izenemateari uko egin dakioke eta ondorioz kuotaren ordainketa
ezabatuko da; baina honetarako ukoa irteeraren aurreko ostiralaren
19:30ak baino lehen egin behar izango da.
Elkarteak antolaturiko talde-irteerak ez dira lehiaketa.
Mendizale guztiak elkarrekin irten eta iritsiko dira, eta
Zuzendaritzak adierazitako ibilbideari ekingo diote, behar
orografiko, metereologiako edota ibilbidearen iraupenari
aurre egiteko plantea litezkeen aldakiei so eginez.
Ibilbidea zehaztu ondoren mendizale talde batek berau zabaldu
nahi duen irteeretan, egiteko aukera izango du baldin eta
honako arau hauek errespetatzen baditu:
1.- Ekintzaren arduradunei azaldu behar izango diete, eta
berauek onartu behar izango dute.
2.- Baieztapenak egun jakin horretarako ezarririko egitaraua
bete ahal izatea izango du oinarri.
3.- Ez zaio inola ere pertsona bakar bati aldaketarik egitea.
4.- Pertsonentzako arriskuak ekar litzatekeen ibilbide zein
ekintzak ez dira inola ere baimenduko, ezta egoera klimatologikoak
aurkako zein arriskutsuak direnean ere.
5.- Emandako denbora epea errespetatuko da.
6.- Baimenduriko taldeak gainontzekoekiko nolabaiteko komunikabide
sistema izateko ahaleginak egingo dira (telefono eramangarria,
irrati-igorgailua). Honela izanik edozein gertakariren berri
emango zaie irteeraren arduradunei, beharreko erabakiak
har ditzaten.
7.- Arau hauen arteko baten bat ez betetzea hutsegite larritzat
hartuko da, eta aurrerantzean berriz ez errepikatzeko neurriak
hartzeko bidea ematen dute.
Mendi irteera doazen zuzendaritza taldeko kide zein kideei
ekitaldiaren kontrola badagokie ere, adin nagusiko kide
guztiek hartu behar izango dute dagokien ardura apurra,
guzti guztiok baikara elkarte honen giza egituraren partaide.
Egin ezazu zure esku dagoen guztia, mendi irteerak guztiontzat
atseginak izan daitezen.
|