|
Izena:
Goikogane
Mendialdea : Gorbeia
Garaiera : 1060m
Jabea : Goikogane Mendizale Taldea
Ireki-eguna : 1973-07-1 Zenbatentzakoa
: 32 lagun
Hurbileneko herriak : Ibarra –
Urigoiti (Orozko).
Hurbileneko aterpetxeak : Angel
Sopeña – Arraba, Juventus – Egiriñao
Non : Gorbeiako Izadi Parkean.
Austingarmin-go saroian.
>>
Irispideak : Uzabal-Ibarra, Bizkaiko
Orozko udalerrian dagoen auzoa.>>
Zelakoa : Elkarte baten etxea.
Bi solairu ditu eta barruan sukaldea, aretoa, bi komun (irol)
garbitokia
dutxarekin, gauzategia eta logela bi. Lo egiteko mi mailatan
banatutako etzatoki zabal bateratuak,24 eta 8 lagunentzako
geletan. Ur hotza eta beroa, butanozko suontzia, Eguzki
indarrezko argia, oheetako burusiak (mantarrak), beheko
sua eta hartu ahala ipini behar den egurra atarian. Austingarmin
inguruan ihartutako pagokia bilduz egurra ekarri beharra
dago.
Igo eta ibiltzeko lekuak: Gorbeia
1481m, Odoriaga 1245m, Usategieta 1188m, Gorosteta 1261m,
Aldabe 1177m, Altipitax 1172m, Axkorrigan 1059m, Lekanda
1302m.Aldamin 1373m.>>
Nora joan: Orozko-Beratza, Urigoiti, Ibarra, Altube, Pagomakurre,
Garrastatxu y Sarria.
>> Irakurtzekoak : Gorbea
- Bizkaiko Mendizale Federakundea_BFA. Gorbea, Montaña
Vasca de L.P.Peña Santiago.
Mapak : Gorbeia 1:25.000 , Imanol
Goikoetxea (1994). Gorbea 1:35.000 Eusko Jaurlaritza (1986)
Macizo del Gorbea 1:25.000 Eusko Jaurlaritza (1993). Gorbea
- Nondik
Oharrak : Aterpetxea erabiltzeko
eskaerak 946725021 telefonoz egin daitezke
ATERPETXEA ERABILTZEKO ARAUAK
1.- ERABILERA
1.1.- Aterpetxea bazkide guztiek erabil dezakete, urteko
ordaina kitaturik.
1.2.- Erabiltzeko eskaera elkartokian egin behar zaio,
astearte-ostiraletan, arduradunari, bazkide-txartela aurkeztuta.
1.3.- Eskaera egitean dagokiona ordainduko da eta honen
baieztagiri bat jasoko. Aldi berean , bazkideari aterpetxean
betetzeko txostengai bat emango zaio eta harako giltz
bat ere bai, hau ez balego dadukanaren edo aterpetxean
dagoen beste bazkide baten izena jakinaraziko zaio.
1.4.- Edozein bazkidek, beharreko baimenik gabe erabiliko
edota lagunik eroango balu, dagozkion ordainak beteko
ditu % 50a gehiturik eta egitada kontuan hartua izanen
da legozkiokeen zehapenak ebazteko.
1.5.- Erabil-baimenak berekin aterpetxearen gaineko erantzukizunen
onartzea dakar, dagokien atalean zehaztuko direnak.
1.6.- Aterpetxea mendizaletasuna goza eta bizitzeko erabiliko
da, batik bat , haren egikera guztietan.
2.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK
2.1.- Erabiltzaile denak aterpetxea egoera on-onean aurkitzeko
eskubidea du.
2.2.- Orokorrak diren zerbitzu guztiak erabiltzeko eskua
du.
2.3.- Gaueko 11etan ezarritako isil-ordua errespetatzekoa.
3.- BEHARKIZUNAK
3.1.- Aterpetxean sartutakoan sarrera-agiriari dagokion
atala betetzea, honetan eskatzen diren datu guztien berri
emanez, eta bertan okerrik aurkituz gero aditzera ematea.
Etxetik alde egiterakoan irteerari dagokion atala betetzea.
3.2.- Leku eta tresnen garbiketa. Zerbitzuetarako papera,
zabor-poltsak eta garbigarriak (xaboia, ehea, zapiak,
etab.) erabiltzea beharrezkoa da.
3.3.- Erretako beste egur ekartzea.
3.4.- Ekoiztutako zaborrak-eta menditik beheratu ondoan
kalean dagozkien tokian uztea.
3.5.- Zuhaitzik moztea debekatua.
3.6.- Ez aldatzea altzaririk, burusirik, lastairarik etab.
aterpetxeko lekuz leku, ez erabiltzea gas-argiontzirik
ez kandelarik logeletan.
Etxean dauden tresna eta erabilgai guztiak dagozkien lekuan
utzi behar dira, ibiliz gero.
3.7.- Barruan inolako abererik ez sartzea; erabat debekaturik
dago su-iskilo edo armarekin sartzea.
3.8.- Isil-ordua, gaueko 11etan, errespetatzea, aterpe
dagozen guztiek batera bestelakorik erabaki ezik.
3.9.- Egote-agiria, behar bezala bete eta izenpeturik,
eskura ematearekin batera giltza elkartokira itzuli behar
da. Agirian, bai aurkitu bai gertatu ote zitekeen edozein
oker jakinarazi behar da.
3.10.- Jaikitzeko ordua 9etan ezarri da baina goizagotu
egin daiteke txango joate aldera gainontzeko mendizaleei
nahiezik eragin gabe, egun argiz logeletan egotea debekatua
delarik.
3.11.- Sukal-tresnak erabiltzen diren guztian ikuzi beharra
dago, eta bai afaritarakoak bai gosaritarakoak ikuzteke
lotara nahiz txangora joatea erabat debekaturik ere dago.
3.12.- Argi- zein ur-instalazioak aldatzea edo besteratzea
erabat debekaturik dago, bai eta etxe barruan jolastea
ere , era berean debekaturik logeletan jatea, erretzea
edota janari, motxila zein oinetakorik uztea.
3.13.- Aretoan ez da egon behar jantzirik, motxilarik,
oinetakorik eta janari nahiz jatondarrik , beti dagokion
erabilerarako moduan egon behar baitu. Sukaldean, berriz,
tresna garbiak baino ez da egon behar eta janaria , bai
erregosietakoa bai bildutako hondakinak.
3.14.- Alde egitean aterpetxea garbi geratu behar da eta
janariz edota ontziz hutsik , leiho zein leiho-estalki
guztiak itxita.
3.15.- Giltza elkartokian eman behar da erabili eta berehalako
egunetako baten, astearte-ostiraletan.
3.16 Goiko atal hau bete ezean, gehiagoko egunak erabiliak
izan baziren bezala ordaindu beharko dira.
4.- ZEHAPENAK
4.1.- Goiko arauok ez betetzeak zehatua izatekoa dakarke
, hala gertaeraren larritasunagatik nola behin baino gehiagotan
gertatzeagatik.
4.2.- Zehapen-mota, indarrean dagoen araudiaren arabera
(7. artikulua), aterpetxea erabiltzeko eskubidea galtzetik
elkartekide izateari utzaraztera joan daiteke.
4.3.- Goikogane M. T-k., aterpetxea erabiltzeko laka edo
ordaina atxiki lezake, zati nahiz oso, eskaeran onarturiko
arauak , gutiz edo guztiz, bete ez balitez eta ez erabiltzeaz
gainontzeko erabiltzaileei kalte eginez gero.
5.- ATERPETXEKO AGINTEDUNA
5.1.- Aterpetxeko agintedun nagusia bertan den Zuzendaritza
Batzako edozein kide da.
5.2.- Zuzendaritza Batzako inor ez bada, bertan diren
erabiltzaile eta bazkide guztiak dirateke arduradun erantzule.
5.3.- Erantzukizun edo ardura izateak ez du haizu agintekeria
eta honelakorik gerta baledi Zuzendaritza Batzara hel
eginez jo liteke.
5.4.- Bazkideen Biltzarrak -beti burujabe- Ohiko Batzar
Nagusian guztizko ahalbidea eman zion Zuzendaritza Batzari
aterpetxea hobeto kudeatu ahal izateko arauok ezar ditzan.
5.5 .Arauotan ez dagoena Zuzendaritza Batzak ebatziko
du, estatutuei men eginez.
|