|
TALDEAREN HISTORIAREN BERRI LABURRA
1.- NOIZ SORTU ZEN :
1959.ko azaroaren 8an, "Casino Llodianon".
Eguerdiko hamabi t'erdietan.
Lekukoak : 65
2.- SORTU ZUTEN BAZKIDEAK :
Lehendabiziko Zuzendaritzako Batza, hau:
Lehendakaria .........: JOSE ANTONIO GOROSTIAGA GONZALEZ
Lehendakariordea ...: ELOY ARRAZURIA
Idazkaria ................: LUIS MARIA DABOUZA SAN MARTIN
Diruzaina ................: CARLOS LARREA URQUIJO
Batzordekideak .......:JOSE MARIA URQUIJO ESPADA
IGNACIO SETIEN ARIETAARAUNABEÑA
Taldea egiteko asmoa Club Deportivo Villosa-ko zuzendaritzatik
sortu zen, bere baitan kirol mota batzuk bildu nahi baitzituen.
Futbolekoa bazebilen, eta aipatu egun hartan Mendiko Saila
sortarazi zuten Grupo Alpino GOIKOGANE izena ezarri ziotela,
herrian sortutako bigarren kirol-taldea izanik. Sort-agiriak
dio (erdaraz) " Eta ondoren, Carlos Larrea jaunak,
C. D. Villosako Idazkariak, beronen gogo baten azalpena
eman zuen, hau da, bere baitan eta margopean, kirolaren
arlo guztietako landareak bildu nahi zituen gogoa,eta mendizaletasuna
bereziki, jarduera guztiz amateurra edo berezkoa zelakoan..."
1959ko azaroaren 8ko Batzarrean estatutuak edo Arautegia
onartua izan zen eta Taldearen asmoen berri laburra eman,
bazkide-ordainak eta urteko sariketak zehaztuak izan ziren.
Era berean, sortikur antzera, Goikogane mendian buzoi bat
ipintea erabaki zen. Hau, 14 egun geroago, hil bereko 22an,
burutu zen.
1974ean Club Deportivo Villosa desagertu zen eta GOIKOGANE
Mendi Taldea bereber edo bere buruaren jabe egin zen.
3.- LEHENDAKARI ETA BATZORDEKIDE AIPAGARRIEN
BERRI LABURRA.
1967ko Zuzendaritzako Batza :
Lehendakaria ............:LUIS MARIA DABOUZA SAN MARTIN
Lehendakariordea ...: LORENZO ARZA
Idazkaria ..................:JOSE IBARLUCEA
Idazkariordea ...: MARIA JESUS ECHAVE
Diruzaina ................: JOSE MARIA URQUIJO ESPADA
Batzordekideak ..................: MARIA CARMEN REMON
MARIFELI ALDAITURRIAGA
MANUEL GONZALEZ
JULIAN ALDAITURRIAGA
FELIPE RENTERIA
JOSE ANTONIO GOROSTIAGA
Gasteizko Udal Aurrezki Kutxak toki bat uztea erdietsi zuen,
taldearen elkartoki izan zedin. 1967ko epailaren 5eko Batzarra
bertan egin zuen , eta egokitzeko lanez geroztik, urte bereko
urriaren 7an ireki zen.
1970ko Zuzendaritzako Batza :
Lehendakaria ............:MANUEL GONZALEZ DE LA GALA
Lehendakariordea...: JON LABURU BENGOETXEA
Idazkaria ............: JESUS MARIA LANDALUCE
Diruzaina ................: JOSE MARIA URQUIJO ESPADA
Batzordekideak ..................: EUSEBIO URKIJO OZERINJAUREGI
VICENTE MALAXETXEEBARRIA
ANTERO FIGUERO
ANTONIO HERRERO
MARIFELI ALDAITURRIAGA
GLORIA OLABARRIA
JOSE ANTONIO GOROSTIAGA
Aterpetxea eraikitzeko lanak kudeatu eta hasi zituen. Lanok
1970eko agorrilaren 18an hasi ziren eta Zuzendaritza honetako
kideek beste bazkideekin egin zuten lan, Antonio Egiguren
"Gudari" hargina eta Angel Ibarrola igeltseroa
buru zituztelarik. Lanak aurrera ateratzeko diruz lagundu
ahal izateko, zenbait bazkidek 10 urtetako ordaina aurrez
eman zuten, eta herriko beste erakunde batzuengandik beste
laguntza eta opari batzuk jasoak izan ziren, Lankide Aurrezki
Kutxak emakidaturiko mailebu batekin -150.000 pta.-koa-
erositako lastairak eta ohaskak ordaintzearren. 1973ko uztailaren
1ean ireki zen, gaztetxo-kanpaldi bat eratuta, Goiena eta
Mendiko Lagunak taldeak lagun izanik.
4.- ELKARTE TOKIAK
1967 urtera arte ez zegoen elkarte-tokirik. Lehenago, bilkurak
Casino Llodianon egiten ziren, beronen Zuzendaritzak utzita,
edo "Ayala Kantziller" Institutoko geletan. Gaur-egun,
elkartokia Taldearena da. Helbidea hau:
GOIKOGANE Mendi Taldea
Araba kalea e/s
Telefonoa 946725021
01400 LLODIO-LAUDIO (Araba)
Gasteizko Udal Aurrezki Kutxari elkartokia erosi zitzaion
eta berregokitzeko lanak egin ziren. 1989ko urriaren 28an
berriz ireki zen, Taldea sortu zeneko XXX Urteurrena zela-eta
eratu ziren ekitaliden artean.
|